Nor gara
Nafarbide, el Camino de los Navarros, S.L., sozietate publikoa 2024ko otsailean sortu zen eta Nafarroako Errepide Sarearen kudeaketa beharrei erantzuteko helburuarekin hasi zuen bere ibilbidea.
Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen diren edukiera handiko bide-zati hauek kudeatzeaz arduratuko da, ibilgailu astunei erabileragatiko tarifikazioa aplikatuz: A-1, A-10, A-15 eta A-68 autobietakoak eta prestazio handiko N-121-A errepidekoak eta horien instalazioak, bai eta azpiegitura horiekin lotutako edozein motatako zerbitzuak ere.
Juridikoki, sozietate mugatua da, CPENen barruan dago eta Lurralde Kohesiorako sailari atxikita dago.