Integritatea, objetibotasuna, zintzotasuna eta erantzukizuna oinarrizko balio etikoak dira Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barruan dauden sozietate publikoen jardunean.
2/2023 Legea betez, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena, informazio-kanal bat jarri da Nafarroako sozietate publikoetako langileen eta kanpoko edozein pertsonaren eskura. Kanal horren helburu nagusia da korporazioan gerta daitezkeen irregulartasunak, jokabide desegokiak edo kaltegarriak izan daitezkeen egoerak goiz detektatzen laguntzea, horiek isilpean aztertuz eta, hala badagokio, dagokion prozedurari ekinez.
Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen Etika eta Jokabide Kodea esteka honetan deskarga dezakezu.